Nola lan egiten dugun
Lan talde finkoa, balioanizduna eta oso gaitua dugu. 250 profesional baino gehiagok egiten dute lan etengabe eta edozein ekintzetan lan egiteko prestatuak daude.
Giza baliabideen balio-aniztasunaz eta optimizazioaz gain, baliabide materialak ere baditugu, adibidez, barne komunikaziorako walkie-talkiak ditugu, bai kanpo mikrofonodunak bai areto barrurako audiofonodunak, clickerrak edo sarrera kontatzaileak, megafonoak, abonamendu mozkailuak, etab. Horrek guztiak ahalbideratzen gaitu zerbitzu integrala eta baliabideen optimizazio osoa ematen, eta eraginkortasun eta efikazia maila altuarekin gainera.
Langile guztiek uniformez jantzita egiten dute lan, horrela izatea beharrezkoa ez delarik bezeroak kontrakoa eskatuko balu.
Zerbitzu guztien kalitate kontrola egiten dugu, gure langileak guk geuk zuzenean zehatz-mehatz eta bezeroak jarritako arduradunaren bitartez kontrolatzen ditugularik.
2005.urtean ezarritako Kalitate Kudeaketa Sistemari esker, UNE-EN ISO 9001:2008 arauaren bidez, Sureuskadik ahalmena du bezeroak gogobetetzen dituen zerbitzuak era koherente batean emateko, etengabeko kalitatea bermatzen duelarik.