Aurkezpena
Sureuskadi enpresa zerbitzu osagarrien enpresen artean aitzindaria da. Bere jarduera giza baliabideen antolakuntzan datza, mota guztietako ekintza kultural eta ikuskizunei balioa gehitzeko kudeaketa aproposa eginez.
Behar duzuna eskaintzen dizugu zure KONTZERTUA, FERIA, KONGRESUA, ERAKUSKETA, KONBENTZIOA, KIROL EKINTZA, etab. zuk nahi bezala garatu dadin. Hori guztia era azkar, errez, eraginkor eta errentagarrian.
20 urte baino gehiagoko eskarmentuak merkatuan, kalitate altuko zerbitzua eskaintzen dugun enpresa batean bihurtzen gaitu.
Gure helburuak ondorengoak dira:
- Bezeroaren gogobetetze osoa, horregatik eta horretarako lan egiten dugu.
- Etengabeko hobekuntzak zerbitzuak akatsik gabe eskaintzea lortzeko.
Lan bikaina burutzeko, profesional gaituen lan talde handi bat dugu. Gure taldea, eskarmentuak ematen digun eraginkortasunari esker, edozein ekintzaren arrakasta bermatzeko ezinbestekoa den eginkizuna burutzeko gai da. Langileek erabiltzaileek ikusten duten lehenengo irudia ematen dute ekintza batean. Horregatik Sureuskadi bezeroari balioa gehitzen ahalegintzen da, profesionaltasuna, eskarmentua eta adeitasuna eskainiaz.