Área de Trabajadores

Giza-Erantzunkizuna

Kontziente gara gure helburu garrantzitsuenetako bat antolamenduaren funtzionamendu egokia lortzeko, gaur egun, enpresa sozialki arduratsua kalifikatua izatea ahalbideratzen duten aldeetan arreta jartzea dela. Garapen ekonomiko egokia bateragarria izan behar du giza konpromisoarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin.

Oinarri batzuk ezarri ditugu hazten jarraitzeko, gure bezeroen eskaerak kontutan hartuz, ingurumena errespetatuz eta zainduz.

responsabilidad1

Horregatik, egun, eta 2011ko urtarrila geroztik, Sureuskadik langileen Teaming bat kudeatzen du, 1 € garbia beraien soldatatik emanez. Horrela diru hau Bamakoko (Mali) Kanuya umezurtz-etxera bidaltzen da, Bamakon dagoen irabazasmorik gabeko elkarte bat da, 1992an sortua eta kaleko umeez arduratzen dena (umezurtzak, kalean utzitako umeak eta haurdun dauden gaztetxoak). Normalean kalean utzi dituzten edo kartzelan egondako ume eta gazte umezurtzak dira (batzuetan sistemak zentrora bizitzera bidaltzen ditu). Kanuyak betirako etxe bat eskaintzen die, beti ere gaitasunak eta autonomia lortu ditzaten sustatuz, etorkizunean bere kasa moldatu daitezen. Kanuyako lan taldea umeen eguneroko zaintzaz eta heziketaz arduratzen da, eta ez hori bakarrik, baita beraien egoera giza-familikoak eragiten duen alde juridikoaz ere. Sureuskadik langileek biltzen duten diruarekin laguntzen du proiektu honetan.

responsabilidad2

Garapen kulturaleko proiektuetan, kirol proiektuetan eta proiektu giza ekonomikoetan eta beste giza garapeneko alderdietan parte hartzearen helburuarekin, Sureuskadik 2004. urtea geroztik Gipuzkoa Basket-en babesle da.

Azkenik, baliabide naturalen erabilera eta hondakinak ondo kudeatzeko, Sureuskadik bere bulegoko material guztia birziklatzen du.

Aldizka material informatikoa, telefonikoa, papera, plastikoa, etab. jasotzeko bilketa selektibo zerbitzua erabiltzen da.